“Ganbaran jolasean“
Bakarrik geratzen denean, Ane bere etxeko ganbara joaten da. Ganbara trastez beterik dago: Txinako platerak, aitaren tren zaharra, etxea pintatzeko brotxa eta pintura grisa, adreiluak, Frantziako gortinak… Bertan hainbeste gauza izanda, Anek primeran pasatzen du ganbaran mozorroak egiten eta jolasak asmatzen.